BIOGRAFIA

Tel: 626-530-267

E-mail: staizittoband@gmail.com

STAI ZITTO rock/ska zortzikoteak Ermua herri Bizkaitarra du jaioterri, 2013. urtean. Musika talde eta proiektu ezberdinen errautsetatik sortua, ideia eta anbizio musikal berriak martxan jartzeko prozesuak bidea hasia du 2014an, “Higain” (Usurbil) estudioetan taldearen lehenengo LP-a grabatzen delarik, Haritz Harreguy-ren gidaritza eta produkziopean (Kaotiko, EH Sukarra, Soziedad Alkoholika, Ken Zazpi, ..). Estreinaldiko LP honetan Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Zuriñe Hidalgo (Hesian) eta Aitor Cid (Insohmnio, Orihen) musikari eta abeslarien kolaborazioak nabarmentzen dira.

 

Kontzertu eta bira txikia martxan duelarik, 2015ean Gaztea Irratiko XXIV. Maketa Lehiaketako finalisten artean kokatzen da taldea, “Entzuleen Saria”-ren irabazle suertatuz eta hauen musika Euskal Herri osotik zabalduz. Su Ta Gar, Vendetta, Reincidentes, Porco Bravo edo Angelus Apatrida bezalako taldeekin taula gaina partekatu eta Bilboko Kafe Antzokian finalean zuzenekoa emanaz geroztik, taldeak bere musika zabaltzeko eta entzulegoari helarazteko prozesuan aurrera jarraitzen du, gogoz, ilusioz eta anbizioz beterik.

 

Hilabeteak aurrera, 2015. urtearen amaieran taldearen bigarren estudio-lana izango denaren konposizio lanek hasiera hartu eta 2016ko otsailean hasten da grabaketa, Mungiako “Muxikon” estudioetan, “La Casa de Iñaki” estudio berriztatua, Jorge Etxebarrieta “Txortx”-en gidaritza eta produkziopean (Extremoduro, Platero y Tú, Fito y Fitipaldis, Marea, Gatibu...). Momentu honetan taldea grabaketa lanetan dihardu.

 

Musikari dagokionez, ez litzateke erraza taldearen musika estilo bakar baten kokatzea. Rock melodiko bizia eta zuzena protagonista izanik ska, reggae edo “rumba” ukituez apaintzen duen estiloa bizi dute, zuzenekoetan bizitasunez eta alaitasunez adierazten duten eran. Taldearen mugalde musikalek ez dute harresirik, esperimentatzeko eta sortzeko ezbairik gabe. Letrek egunerokotasunean pertsonentzat garrantzitsuak diren gaiak hartzen dituzte: bizitza, adiskidetasuna, jarrerak, baikortasuna, bakardadea, galera...

 

Taldeak ez dio mugarik jartzen bere musika eta esperientzia musikalari, “Stai Zitto” bizitza era ahalik eta urrunera zabaltzeko irrikaz: bost zentzumenekin eta melodia batez.

 

 

GALERIA