EUS

Kontzertuak

 

Irailak 15 - Sansomendi (Gasteiz)

 

Irailak 22 - San Miguel Basauri

 

Irailak 29 - Eibar

BIOGRAFIA

STAI ZITTO rock/ska zortzikoteak Ermua herri Bizkaitarra du jaioterri, 2013. urtean. Musika talde eta proiektu ezberdinen errautsetatik sortua, ideia eta anbizio musikal berriak martxan jartzeko prozesuak bidea hasia du 2014an, “Higain” (Usurbil) estudioetan taldearen lehenengo LP-a grabatzen delarik, Haritz Harreguy-ren gidaritza eta produkziopean (Kaotiko, EH Sukarra, Soziedad Alkoholika, Ken Zazpi..). Kontzertu eta bira txikia martxan duelarik, 2015ean Euskadi Gaztea Irratiko XXIV. Maketa Lehiaketako finalisten artean kokatzen da taldea, “Entzuleen Saria”-ren irabazle suertatuz eta hauen musika Euskal Herri osotik zabalduz.

 

Bilboko Kafe Antzokian Gaztea Maketa Lehiaketako finalean zuzenekoa emanaz geroztik, taldeak bere musika zabaltzeko eta entzulegoari helarazteko prozesuan aurrera jarraitzen du eta, hala, 2016ko otsailean grabaketa lanetan sartzen da berriro. Oraingoan, “MuxikOn” (Mungia) estudioak izango dira, Iñaki Antón “Uoho” musikariaren “La Casa de Iñaki” estudio mitikoaren jarraipena (Platero y Tú, Extremoduro, Fito y Fitipaldis, Marea, Gatibu..). Jorge Etxebarrieta “Txortx” eta Iñigo Etxebarrieta “Pitu”-ren produkziopean, taldearen single berriak bizitza ikusiko du: Bidaia.

 

“Bidaia” single berri hau, TAOM (The Art Of Making) agentziarekin grabaturiko bideoklip-az aurkeztuko dute 2016ko udan, Urbasako Parke Naturalean (Nafarroa) filmatua. Single hau izen bera eramango duen taldearen hurrengo diskoaren aurrerapen kantua izango da.

 

Urtebetez biratu ondoren, 2017ko urte amaieran taldearen bigarren LP-a grabatzen da, “Bidaia”. Oraingoan, “Pan-Pot Bilboson” (Areeta) estudioan ematen da grabaketa prozesua, Alberto Macías-en produkzio eta gidaritzapean. 2018ko martxoan aurkezten den bigarren disko honek taldearen lau urtetako bizitza erakustea du helburu, kantu berriak eta zaharrak uztartzen ditu eta taldeak soinu osoago bat erakusten du.

 

Durangoko Plateruena Kafe Antzokian aurkezten dute diskoa, 2018ko apirilean, eta geroztik taldea “Bidaia” bigarren disko honen aurkezpen biran dihardu buru-belarri, haien hirugarren diskoaren lanketa hasita delarik.

 

La Pegatina, Talco, Ken Zazpi, Su Ta Gar, EH Sukarra, Vendetta, Hesian edo Porco Bravo bezalako taldeekin taula gaina partekatzez batera, taldeak aurrera jarraitzen du bere ibilbidean. Hasieratik bizi-oinarritzat izan dituen musika egiteko gogoa, ilusioa eta etengabeko lana inoiz baino biziago daude taldean, eta jarraituko dute.

 

Musika estiloari dagokionez, ez litzateke erraza taldearen musika estilo bakar baten kokatzea. Rock melodiko bizia eta zuzena protagonista izanik ska, reggae edo “rumba” ukituez apaintzen duen estiloa lantzen dute, zuzenekoetan bizitasunez eta alaitasunez adierazten duten eran. Taldearen mugalde musikalek ez dute harresirik, esperimentatzeko eta sortzeko ezbairik gabe. Letrek egunerokotasunean pertsonentzat garrantzitsuak diren gaiak hartzen dituzte: bizitza, adiskidetasuna, maitasuna, baikortasuna, bakardadea, galera..

 

Taldeak ez dio mugarik jartzen bere musika eta esperientzia musikalari, “Stai Zitto” bizitza era ahalik eta urrunera zabaltzeko irrikaz: bost zentzumenekin eta melodia batez.

 

HARREMANA

 

​​Mail:​ staizittoband@gmail.com​​​

 

Tel: 686-181-462

 
 
 

Tel: 686-181-462

E-mail: staizittoband@gmail.com